Iztietako zebrabidea margotu dute homofobiaren kontra laugarrenez.
Larunbat gauean margotu zuten berriz ere homofobiaren kontrako zebrabidea.
Berriro margotu dute homofobiaren kontrako zebrabidea. Larunbatean egin zuten hitzordua, eta hamarnaka herritarrek hartu zuten parte Francis Vadilloren omenez ekindako ekintzan. Homofobiak ez duela lekurik Errenteria-Oreretan argi dio Iztieta eta Erdialdea batzen dituen ortzadar kolore zebrabideak.
Polizia batek hil zuen Vicente Vadillo
Francis trabestia Iztietako Apolo dantzalekuan tiroz duela 39 urte. 32 urte zituen Francisek. Transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten Saretuzek eta beste hainbat eragilek zebrabide hori orain lau urte, lehenengoz, Francis oroitzeko.