Helburua txarangen errealitate musikala eta ondareak duen garrantzia ezagutzera ematea da.
Musika Kalera! txaranga iniziatiba arri du martxan Errenteria Musikalek.
Musika kalera atera nahi du, gizarteratu Errenteria Musikalek, eta horretarako, jakin badaki musika estilo guztiak, askotarikoa baita musika ere, landu behar dituela. Horri begira erronka berria ezarri dio bere buruari, Musika Kalera! txaranga egi bihurtzea. Pasa den ostiralean aurkeztu zuten iniziatiba, eta nola ez, txaranga musikaz lagunduta egin zuten. Txarangei estu lotutako kideek hartu zuten parte aurkezpen horretan, baita Errenteria Musikaleko hainbat ikasleek ere.
Helburua txarangen errealitate musikala eta ondareak duen garrantzia ezagutzera ematea da, “Errenteriako herritarrei txaranga batean parte hartu, bertako errepertorioa ezagutu, landu, eta berarekin goatzeko aukera eskaini nahi diegu iniziatibaren bidez”. txarangan parte hartu nahi dutenek, txaranga batekin lehen kontaktua izan duten, txaranga batean aritzen edo aritutakoak behar dute izan. Iniziatibaren bidez, esperientzia osatzeko aukera ekaini nahi diete, bi irakasleren ardurapean eta helburu pedagogikoarekin. Argi esan dute arduradunek, “ez dugu inongo txarangarik ordezkatu nahi, haien osagarri izan baino formazio eremuan”.
Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute Errenteria Musikaleko bulegora hurbilduta. Izen ematea doakoa da.