Oarso Bidasoko Ernaik manifestaziora deitu du ostegunean Altsasuko gazteak aske nahi dituztela esateko.
Altsasuko gazteak aske uzteko eskatzeko elkarretaratzetako bat Oiartzunen.
Altsasuko gazteak aske nahi dituztela esango dute ostegunean, ez dutela Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia onartzen Oarso Bidasoko Ernaik antolatu duen manifestazioan.
Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske! goiburuarekin Oreretako Herriko plazatik abiatuko da manifestazioa 19:00etan. Oarsoaldea eta Bidasoko herritarrak bat egitera deitu ditu Ernaik.