Antxon ezarritako helburua bete egin dutela goraipatu du erabakitzeko eskubidearen aldeko iniziatibak.
Antxotarrak, igandean, Itziarren, giza katean parte hartzeko prest
Pozik dago Antxoko Gure Esku Dago giza katerako ezarritako helburuak bete dituztelako, eta hala adierazi die parte-hartzaileei, eskerrak ematearekin batera.
Saretutakoen lorpenak txalotu dituzte, eta “antxotarrek bat egiten dutenean gauza handiak egiteko gai” direla nabarmendu dute.
Gure Esku Dago-ren arabera, “guztiek egindako lana behar-beharrezkoa izan da igandekoa lortu ahal izateko”, eta antxotarrak zoriondu dituzte “momentu historiko baten aurrean eman beharreko erantzuna” emateagatik.