Pasaiako badian goi-goian dago ura, ia lurra ukitzear. Oiartzun ibaiaren emariak, itsasgorak eta haizeak izan dute horretan eragina.
Marroi kolorez eta goian. Horrela dago ura gaur arratsaldean badian.
Itsasgorarekin batera Pasaiako badia barruko ura harrotu egin da. Horri, Oiartzun ibaiaren emaria eta haizea erantsi behar zaio. Hala, HITZAk jaso dituen irudien arabera, muga-mugan izan da ura, portua jan beharrean ia. 16:20 inguruan izan da itsasgora, hortaz, litekeena da jaisten joatea apurka gaur zeharo marroi dagoen itsasoko ura. Ez da aurreikusten aparteko arazorik.