Ostiralean elkartuko dira, Trintxerpeko bibliotekan, idazlea bertan dela.
Lasai, ez da ezer gertatzen ipuin bilduma hautatu dute Pasaiako Irakurleek ikasturtea agurtzeko. Ana Malagonen 160 mikroipuinen bilduma da, guztiak giro urbanoan girotuta.
Ostiralean elkartuko dira, 19:45etik aurrera, Trintxerpeko bibliotekan, eta bertan egongo da Ana Malagon idazlea, bere lehen liburuaren gainekoak irakurleekin partekatzen.
Moderatzaile, ohi bezala, Xabier Etxaniz Rojo ariko da.
Solasaldia bukatuta afaltzera bilduko dira Pasaiako Irakurketa Klubeko kide denak, ikasturte bukaerako afarian.