Igandean II. Femegu Bandera lehiatuko da San Juan Koxtapek antolatuta
Arraun zaleak zorioneko daude. Ligak hastear dira eta arraun klubetan dena prest da udako sasoiari ekiteko.
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak eta San Juan Koxtapek asteburu honetan aurkeztuko dituzte beren traineruak.
Larunbatean egingo du aurkezpena San Pedrok, 12:30ean, Torrean.
Libia eta
Kalparra, bi traineruak aurkeztuko dituzte. Azkena asteburu honetan hasiko da lehian, KAE2 Ligan. Igandean dute lehen estropada, 12:00etan, Bermeon.
San Juan Koxtapek igandean egingo du traineruen aurkezpena, plazan, II. Femegu Bandera lortzeko lehia bukatu ondoren. 12:30ean hasiko da estropada.
Erreka eta Batelerak ez ezik, San Juango B ontzia eta arraun eskola. Guztiak igoko dira Santiago plazako oholtzara.