Ziklomotorrentzako IAT zerbitzu mugikorra eskainiko dute Errenteria-Oreretan hilaren 21ean eta 28an.
Azterketa teknikoa egiteko bi egun izango dituzte ziklomotor gidariek.
Ziklomotorrentzako IAT zerbitzu mugikorra eskainiko du Errenteria-Oreretan hilaren 21ean eta 28an Tuv Rheinland enpresak Udaltzaingoaren egoitzan (Masti Loidi industria gunea). Ziklomotorren baldintza teknikoen egoera egokia bermatzea da helburua, baina baita gidarien zein gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea eta ingurunea babestea kutsadura akustikoa murruzten lagunduta.
IAT mugikorrak aipatu bi egunetan 08:30etik 13:30era emango du zerbitzua 15 minutuero. Lehentasuna ziklomotorrek izango dute, eta aukera baldin badago, motozikletak ere hartuko dituztela jakinarazi dute arduradunek.
Aldez aurreko hitzordua Irungo IAT zerbitzuan eskatu behar dute interesdunek, 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta.