20:00etan da ekitaldia, bihar (ostirala, hilak 15), Gure Zumardian.
Iker Rokandio eta Amaia Agirregabiria, herritarrek idatzitako elkartasun mezuak jaso zituzten espetxeratu aurretik.
Irmoa da erabakia eta aste honetan bertan gauzatuko da azkenik. Hala iragarri du gaur Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandioren aldeko babes taldeak, eta iragarri du bihar, ostirala, 20:00etan, harrera egingo dietela biei Antxoko Gure Zumardian.
29 aste egin ditu Martutene preso Pasaiako alkate ohiak. Aurrerantzean, harekin batera auzipetutako Iker Rokandio abokatuaren antzera, 3. graduan bete beharko du zigorra.