Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] Gaur egungo harmonia eta inprobisazioa, Errenteria Musikalen bi ikasgai berriak

Bi ikasgaietan izena emateko musika ezagutzak izan behar dira, eta gaurtik eman daiteke izena Errenteria Musikalen egoitzan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/14

Asier Lopez eta Julen Izarra Errenteria Musikaleko irakasleak.

Datorren ikasturteari begira eskaintza zabaltzen jarraitzen du Errenteria Musikal Errenteriako Musika eta Dantza Eskolak. Gaur bertan bi ikasgai berri aurkeztu dituzte Jokin Sukunza zuzendariak, eta Julen Izarra eta Asier Lopez irakasleek. Inprobisazioa eta Gaur Egungo Harmonia dira ikasgai berri horiek eta Izarrak emango du lehena, eta Lopezek, bigarrena. Ikasgai berriek bide bat zabalduko dutela esan du Sukunzak gaur goizean egindako agerraldian, “azken batean partitura batean dagoena irakurri eta jotzeaz gain, ikasgaiak aukera emango die musikariei beraiek beren musika ere egin dezaten, autonomia izaten”. Gaur egungo harmonia ikasgaiaren barruan melodia bat harmonizatzen ikasiko dute parte hartzaileek, gustuko diren abestiak entzumenez transkribatu eta zuzen zifratzen, norberarentzat zein konboetarako abestiak konposatzen gustuko estiloetan, eta harmonia tradizionalaren eraikuntzaren oinarriak ulertzen.   Inprobisazioan, berriz,  aurretik idatzia ez dagoen musika sortu eta jotzeko behar diren elementuak menderatzen ikasiko dute. Inprobisazioari hurbilketa izango da zehazki, “beldurra kentzeko aurretik zehatz mehatz idatzi ez dugun zerbait jotzeari, edo zerbait berria jotzeari, bertigoa ematen duen horri beldurra kentzeko. Inprobisazioa helburu gisa jarriko dugu, gero eta sakonagoak, libreagoak, sormen handiagoko inprobisazioak egiteko, baita tresna gisa ere, instrumentua lantzeko”, azaldu du Izarrak. Musika ezagutza duten pertsonei begirakoak dira bi ikastaroak. Harmonia ostegunetan emango dute 17:00etatik 18:30era; eta inprobisazioa, astelehenetan 18:30etik 20:00etara. Izena emateko epea gaur bertan zabaldu dute Errenteria Musikalen bulegoan, eta taldeak osatu arte zabalik izango da. Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldiak Bestalde, gaurtik eta hilaren 21a arte hainbat emanaldi eskainiko dituzte Errenteria Musikaleko ikasleek kurtso bukaera dela eta. Horien egutegi eta ordutegi zehatza, hemen kontsulta daiteke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.