Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Agintaldia amaitzeko urtebete falta denean balantzea egin du udalak

Azken urte honetan gobernu taldeak proiektu garrantzitsuak gauzatu dituela nabarmendu du, eta aurreko bi urteetako lan ardatzei jarraipena eman diela, "herritarrak ardatz hartuta".

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2018/06/15
gezala.aldagelak

Gezalan egindako aldagela berrien irudi orokorra.

Agintaldiko lehen hiru urteen gaineko balorazioa egin du Lezoko Udalak, eta azken urteari begira jarri da. Azken urte honetan gobernu taldeak proiektu garrantzitsuak gauzatu dituela nabarmendu du, eta aurreko bi urteetako lan ardatzei jarraipena eman diela, “herritarrak ardatz hartuta”. Martxan jarritako proiektuen artean, zahartze aktiboarekin lotutakoak nabarmendu ditu udalak, “gure gizartea gero eta helduagoa da, eta hori dela eta,  udalak ezinbestekotzat jotzen du herriko adineko pertsonen ongizate fisiko eta psikologikoa bermatzea”. Bizikidetza eta errespetua ere nabarmendu ditu. Horren harira, parke berriak sortu direla helduek ariketa egiteko makinekin, bidez-bide zerbitzua martxan jarri dela, lapurretak eta iruzurrak ekiditeko hitzaldiak antolatu dituela, eta Tipi Topa irteerak herri eskolako ikasleekin batera antolatu dituztela belaunaldiarteko harremanak sustatzeko nabarmendu du. Indarkeria sexistaren aurkako lanketa ere egin du udalak agintaldian, eta besteak beste, esku hartze integralerako protokoloak eta indarkeria sexistaren aurkako eta berdintasunaren aldeko kanpainak aipatu ditu. Industria guneetan ere hobekuntzak egin ditu udalak eta Oarsoaldea eta Sprilur-ekin elkarlanean, Iturrin industria gunea biziberritzeko lanean ari dela gaineratu du. herritarrei eta beren beharrei egokitutako “herriaren eraikuntzan” lan egitea helburuen artean kokatu du bestalde, udalak, eta horren harira, Lezo Herri Eskolan fatxada berritu dela, baita eskola autobus zerbitzua ere, eta jolastokian estaldura egin duela zehaztu du.Bidegorriari dagokionean ere egin ditu udalak aurrera urratsak, eta Lezotik hurbilen dagoen zatia eraiki dela gogorarazi du. Eraikinak eta bideak garbitu eta lorezaintzarako kontratuak berritu ditu, bestalde, eta herriko hainbat puntutan lanak egin ditu: Jaizkibel hiribidean eta Saldise plazan barandak jarri dira, markesinak eta kiroldegiko autobus geltokia konpondu dute, Jauregialdeko aparkalekuak zabaldu ditu, ur eta saneamendu sarearen berrikuntza partzialak egin ditu, Altamirara joateko oinezkoen pasabideak jarri ditu, argiteria hobetu da hainbat puntutan, Gaxuxa eta Aiton Borda taldeen lokalak eraberritu dituzte, eta udaltzaingoaren ibilgailuentzat lokala erosi du udalak. Hondakinen alorrari ere egin dio erreferentzia, “edukiontzi bidez hondakinak jasotzeko sistema jarri da eta horren inguruko sentsibilizazio kanpainak egin dira herritarrekin. Bekoerrota kiroldegian poltsa konpostagarriak banatzeko makina jarri du eta ekarpen guneei dagokionean Herriondon gune berri bat eraiki da eta Errekaldekoa bikoitzeko lanak hasita daude”.. Kulturaren aldeko apustua mantentzen duela nabarmendu du udalak, baita kirolaren aldekoa ere. Horren barruan, lokal kultural berria eskuratu eta eraberritu du udalak, Kale Nagusian; Gezala auditorioan aldagela berriak eraiki ditu eta gabonetako argiteria jarri zuen, besteak beste. Udalekuetarako plaza kopurua handitu dela esan du bestalde udalak, “180tik 220ra pasa da aurten”. Kirol instalazioetan berriz, led markagailu berria jarri eta eskubaloi eta saskibaloi pista berritu ditu. Udalaren esanetan “printzipio etikoei eta kudeaketa onari esker egin dira proiektu horiek guztiak”. Agintaldiaren azken urtean aurreko urteetako ildoari eutsiko diola azaldu du: “betiere, arduraz eta gardentasunez”. Proiektuen artean, kiroldegia igerilekuarekin eta Altamira auzoarekin lotuko dituen igogailua, bidegorriaren bigarren fasea amaitu eta hirugarrena hastea, Elias Salaberria kalea berritzea, eta Altamirako auzoa hobetzeko proiektua aipatu ditu.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.