Portugaleten KAE1 Liga hasiko da asteburuan, baita emakumeen ETE Liga ere; igandean, Bermeon KAE2 hasiko da.
Emakumeen ETE Liga igandean hasiko da Portugaleten, KA! 1 abiatuko den toki berean.
Arraun denboraldia asteburu honetan abiatuko da, Portugaleten eta Bermeon. Portugaleten KAE1 Liga abiatuko da, bi jardunaldiekin. Puntuagarria, baina, soilik igandeko estropada izango da. 12:00etan izango da biharko estropada, eta 12:30ean igandekoa, biak erlojupekoak, lau luze eta hiru ziabogetara. Bi txandetan lehiatuko dira biharko estropadan, zozketa bidez erabakita, eta hirutan igandean, larunbateko emaitzen arabera antolatuta.
Hamabi traineru lehiatuko dira Portugaleteko gizonen estropadan, tartean San Juan Koxtapeko B ontzia eta Hibaika.
ETE Liga
Emakumeen ETE Liga Portugaleten hasiko da baita ere, igandean, estropada ez puntuagarri batekin,11:30ean. Hiru txandatan lehiatuko dira traineruak, eta txanda bakoitzeko launa traineru.
Lehengo txandan lehiatuko dira Hibaika eta San Juan, Donostia Arraun eta Oriorekin indarrak neurtzeko. Bigarren txandan, berriz, Hondarribia, Deustu, Donostiarra eta Kaiku lehiatuko dira eta hirugarren txandan, Lea Artibai
, Tolosaldea
, Colindres, eta Lapurdi.
KAE 2, igandean Bermeon
KAE 2 Liga igandean abiatuko da, Bermeon, 12:00etan. Hamalau traineru lehiatuko dira hiru tandetan. Sei traineru lehen txandan, eta launa bigarren eta hirugarren txandan.
San Pedroko
Kalparra eta Hondarribiko B izango dira Bermeoko V. Bandera lortzeko estropadan.