Letrasopa izeneko lanarekin irabazi du Gerar Martin antxotarrak sanferminetako kartel lehiaketa. Festetako jantzi zuri gorriak baliatu ditu egileak karteleko letrak osatzeko.
Kartel irabazlea jaiak iragartzeko eta festetako aldizkariaren azal gisa baliatuko dute.
Martinek, lehiaketa irabazita, 200 euro jasoko ditu eta Leunda tabernan lau pertsonentzako bazkaria.