Albaolak Angeluko Les Compagnons du Tour de France-rekin elkarlanean eraiki du Hondarribiko azken soka makinaren erreplika.
Galeoiaren sokak egiteko erabiliko duten makina aurkeztu dute gaur eguerdian Albaolaren Kultur Faktorian. Hondarribiko azken soka makinaren erreplika bat da, eta Albaolak eta FCMB Anglet ikastetxekoek eraiki dute elkarlanean.
Erreplika Albaolako Ikerketa Departamentuko Jean Louis Boss etnografoaren ikerkuntza lanei jarraituta eraiki dute Albaolan. Baionako etnografoak XIX. mendeko Hondarribiko azken soka makinaren ezaugarriak zehatz mehatz jaso ahal izan zituen. Garcia Erauso familiarena zen makina.
Albaoako kideek nabarmendu dutenez, “euskal ondarearen eta teknologiaren berreskurapen garrantzitsua da, galduta dagoen lanbide bati dagokiolako”.
Soka makina eraikita, aurrerantzean Kultur Faktorian erabiliko dute, lehenik langileak sokagintzan trebatzeko eta ondoren eta
San Juan galeoiaren sokateria egiteko.