Joxe Aranburu izango da arduradun nagusia, eta bigarren entrenatzaile lanetan berriz, Juan Mari Serrano arituko da.
Touringeko Ohorezko Erregoonal taldeko bi entrenatzaileak Txema Fraile kirol zuzendariarekin.
Touring Kirol Elkarteak Ohorezko Erregional taldea gidatuko duten entrenatzaile berriak aurkeztu ditu. Joxe Aranburu izango da arduradun nagusia, eta bigarren entrenatzaile lanetan berriz, Juan Mari Serrano arituko da. Touringeko kirol zuzendaria Txema Fraile da.
Bestalde, Touring Kirol Elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du hilaren 27an (asteazkena) Xenpelar Etxean. Lehen deialdia 19:00etan egin du, eta bigarrena 19:30ean. Gai ordenaren barruan, 2017-2018ko ohiko batzar orokorreko akta onartzea, 2017-2018ko ekitaldiko diru-kontuen azalpena aztertuko dituzte. Bazkide guztiak bertaratzera deitu ditu kirol elkarteak.