Erreka, atzo, II.Femegu Banderan. Argazkia: Josu Z.
Oriok irabazi du ETE Ligako lehen bandera. Portugaleten lehiatu da estropada, igandean. Batelerak iritsi ziren helmugara aurretik, baina hiru segundoko zigorra ezarri zioten, Hibaika ziabogarantz zihoala haien arraunak kolpatzeagatik.
Honenbestez, Oriok 11:10,61 denborarekin irabazi du bandera, eta San Juan bigarren sailkatu da, hiru segundoko zigorrarekin 11:13,14 denbora lortuz. Primerako lana egin dute San Juango emakumeek ligako estreinakoan.
Okerrago Hibaikako neskak moldatu dira. Batelerekin izandako arazoa lehenik, eta ondoren, ziaboga egiteko izan zituzten arazoak, 11. postuak helmugaratu dira errenteriarrak.
KAE 1eta KAE 2
Portugaleten baita ere
KAE 1 Liga abiatu da asteburuan. Astillerok irabazi duen estropadan, San Juango B ontzia bederatzigarren izan da eta hamaikagarren Hibaika, soilik Portugaleteren aurretik. Lau puntu lortu ditu San Juanek lehen estropada puntuagarrian eta 2 puntu Hibaikak.
Bermeon, bestalde,
KAE 2 Liga lehen estropada lehiatu da atzo, eta Getxo gailendu da Donostiarraren aurretik. San Pedroko
Kalparra zortzigarren izan da, Hondarribiaren atzetik zazpi segundora.
Pasaian II. Femegu Bandera
Arraunlari eta prestatzaileak, atzo, traineruan aurkezpenean. Argazkia: Josu. Z.
Bien bitartean, Pasaian, Eusko Label Liga hasi aurreko azken estropadan neurtu dituzte indarrak Urdaibaik, Oriok, Donostiarrak, San Juanek eta San Pedrok.
Urdaibaik eraman du II. Femegu bandera, Oriori hiru segundoko aldea aterata.
Donostiarra hirugarren izan zen azkenik, nahiz eta estropadaren hasieran buruan izan zen.
San Pedro eta San Juan nor baino nor aritu dira estropada osoan zehar, eta azkenean arrosak gailendu egin dira moreekiko segundo bateko aldearekin.
Estropada bukatuta San Juan Koxtapek traineruak aurkeztu zituen. Batelerak izan ezik- Portugaleteko estropadan ziren- klubeko prestatzaile eta arraunlari denak igo ziren Santiago Plazako oholtzara, harrobia oparo eta gogotsu heldu dela frogatuz.
Femegu, sailkapena