Jende asko hurbildu zen Gure Zumardian, ekitaldi xume eta hunkigarrian.
Ekitaldia iragarritako ordurako jendetza sumatzen zen Antxoko Gure Zumardiko arkupetan, eta oholtzara iristerako ezin konta muxu eta besarkada banatu behar izan zituen Amaia Agirregabiriak.
Lehengo ostiralean irten zen Martuteneko espetxetik hirugarren graduan, eta harrera egin zioten egun berean hari eta Iker Rokandiori. Biek hartu zuten hitza agertokian, kartzelan izan diren bitartean jaso duten babesa eskertzeko.
Herritarrek, bere aldetik, Agurra dantzatu eta
Txoria txori abestu zieten.