Inauterietara bidaia egiteko aukera eskainiko du Beti Prest Dantza taldeak Cadizeko Inauteria emanaldiarekin.
Los Mafiosos parte hartuko duen taldeetako bat.
Eguraldiak ez badu hori erakusten ere, udara bertan da. Hilaren 30ean, ordea, Inauterietara bidaia egiteko aukera eskainiko du Beti Prest Dantza taldeak Cadizeko Inauteria emanaldiarekin. Bosgarren ekinaldia izango du aurtengoa, eta Niessen Kulturguneak hartuko du hilaren 30ean 19:30ean. sarrerak, 20 euroan gaur jarri dituzte salgai Niessen Kulturguneko leihatilan.
Aurtengoa berezia izango dela azaldu dute antolatzaileek, “Cadizen Fallako lehiaketara aurkezten diren lau modalitateetatik hiru izango direlako oholtza gainean”. Konpartsa modalitatean garaile izan den Juan Carlos Aragonen
Los mafiosos konpartsaren kuple eta pasodobleak entzuteko aukera izango da. Aragon 40 konpartsa eta Txirigota baino gehiagoren sortzailea da Cadizen, eta oso ezaguna bere letra kritikoengatik eta duen oihartzun mediatikoarengatik. Egunerokotasuna duten gaiak lantzen dituzte, eta talde afinatua eta musika kalitate handikoa da.
Berritasun handiena, ziurrenik, emakumeez osatutako
Las guerreras de la tribu del totem gordo txirigota izango da. Umorea eta iruzkin zorrotzak dituzte osagai nagusiak eta batez ere kalean aritzen dira eta emakume independente eta solidario gisa azaltzen dira, beren feminitate desberdina errebindikatzen umorearen bidez. Parekidetasunaren aldeko mezuak dira nagusi txirigota horretan, ezarritako rolak apurtzeko.
Javi Aguileraren laukoteak osatuko du kartela.
Los de la gran puñeta parodia taularatuko dute beraiek.