Juan Crisostomo Arriaga kalea berriro urbanizatzeko lanak hasiko dituzte
Oinezkoen irisgarritasuna egokituko dute lanekin, eta horretarako kalearen hainbat puntutan jardungo dute.
Beraungo Juan Crisostomo Arriaga kalea berriro urbanitzatzeko lanak hasiko ditu udalak aste honetan. Lanen helburua, oinezkoen zirkulazioa hobetzea da autoen zirkulaziorako bide horrek duen izaera mantenduta. Oinezkoen irisgarritasuna egokituko dute lanekin, eta horretarako kalearen hainbat puntutan jardungo dute. Horrekin batera, Norberto Almandoz eta Juan Crisostomo Arriaga kaleen artean dagoen eskailera egokituko dute, eta horrek ere oinezkoen segurtasuna hobetuko duela zehaztu du udalak.
Behin hasita, lanek bederatzi aste irautea aurreikusi dute.