Ostegunean emango diote hasiera sanjoanetan zehar euskararen erabilera areagotu nahi duen iniziatibari.
350 sanjuandar ariko dira Ahobizi lanak egiten sanjoanetan.
Pasai Donibanen dena prest dute Euskaraldiaren aurreko entsegurako. Sanjoanetan eramango dute aurrera ADI euskararen batelARI iniziatiba, eta hasiera hilaren 21ean emango diote, 20:00etan, plazan antolatu duten ekitaldian.
Igandera bitartean, izena eman duten 350 Ahobiziak eta 60 bat Belarriprestak, beren txapak soinean, hizkuntza ohituretan eragiteko helburuz ariko dira jaiez gozatu bitartean.
Pozik dira antolatzaileak iniziatibak herrian izan duen harrerarekin.