Ostegunean izango da batzarra Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.
Merkatuzarren izango da auzo batzarra ostegunean.
Auzo batzarrak egiten jarraitzen du udalak, eta hurrengoa Erdialdean izango da, zehazki, ostegunean (hilak 21). Julen Mendoza alkateak, Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak, eta Ion Collar Kultura zinegotziak hartuko dute parte batzar horretan, eta azken bi urteetan egindakoaren kontu emango diete auzotarrei. Azken horiek egiten dituzten ekarpenak ere jasoko dituzte.
Batzarra Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan izango da, 19:00etan hasita.