Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harrera herria da Errenteria

Harrera herria izango da Errenteria, baina ez soilik Aquarius itsasontziko krisiaren aurrean, baita etorkizunean babes beharra duten eta miseria zein gudutik ihesi datozen pertsona errefuxiatuentzat.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/19

Aquarius ontziarekin gertatutakoak hautsak harrotu ditu berriz ere.

Harrera herria da Errenteria-Orereta. Hala jakinarazi du, bihar izango den Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari begira gaur zabaldu duen adierazpen instituzionalean.  Harrera herria izango da Errenteria, baina ez soilik Aquarius itsasontziko krisiaren aurrean, baita etorkizunean babes beharra duten eta miseria zein gudutik ihesi datozen pertsona errefuxiatuentzat. Aquarius itsasontziaren krisiak zer pentsatu ugari eman du azken egunetan, eta tanta bat gehiago izan da errefuxiatuekin Europak0 Batasunak erakutsi duen jarrera desegokiaren ontzian. Adierazpen instituzionalean, ihesi doazen pertsonak babestea instituzio publikoen betebeharra dela diola indarrean dagoen legediak gogorarazi du udalak. Europako Batasunari politika neoliberala eta “austeritarioa” izatea leporatu dio, “gasolina bezala jokatu dute eta pobreen arteko gatazka sustatu, diskurtso eta ideologia xenofobo eta arrazistei bidea zabalduz Europako gizartean”. Batasunaren sorreraren helburuetako bat elkarbizitza baketsua sustatzea eta zabaltzea izan zela Europako nazioen artean gogorarazi du bestalde, “1930eko hamarkadan faxismoaren eta eskuin muturreko munstroen gorakadak eragindako sarraskiak berriz ere errepika ez zitezen”. Eskuin muturrak gaur egun ere gorakada bizi du udalaren ustetan, ezberdinarekiko gorroto diskurtsoak zabaltzen ari direla salatu du eta horren adibideak ere jarri ditu: “Hungarian Jobbik, Frantzian Fronte Nazionala, Italian Lega Nord eta Movimiento 5 Stelle, Erresuma Batuan UKIP, Alemanian AFD, Austrian FPO… iraganeko munstroak oso era arriskutsuan gogorazten dizkigute”. Gogor salatu du Italiako gobernuaren azken erabakia: “Lega Nordeko eskuin muturrekoalderdi xenofoboaren zuzendaritza politikoaren menpean, miseria eta gudutik ihesian doazen 629 pertsona jitoan utzi ditu. Europako Batasunaren tendentziak, historian parerik ez duen giza migrazio eta munduko errefuxiatuen gorakada sistematikoari erantzuna eman beharko dion partekatutako gogoeta prozesu bat abian jartzeko beharra erakusten digu”. Argi dio giza desplazamenduetan Europak oinarrizko papera duela, baita erantzukizun “ekidinezina” ere. Italia eta Maltaren jarrera arbuiatu du, eta haien jarrera bezain gaitzesgarria dela Europako Batasuneko beste  herrialdeen “isiltasun konplizea” erantsi du, “zerbait esatekotan, mugen kontrola areagotzeaz baino ez dute hitz egiten”. Horrenbestez, babes eta harrera politikak aldatzea migrazio arloan eskatu dio Errenteriako Udalak Europako Batasunari fluxu migratorioen erronkari aurre egiteko, eta mahai gainean jar ditzala egite edo ez egiteagatik Aquarius itsasontziaren harreraren gainean izan diren legedi hauste eta giza eskubide urraketak. Espainiako estatuko gobernuari estatuaren mugetan dabiltzan pretsona migrante eta errefuxiatuen harrera bermatzea galdegin dio. Aquarius ontzian heldutakoen kasuan bermatzea,  kalitatezko baldintzetan hartuko dituztela, pertsonen duintasuna, beraien borondatea eta indarrean dagoen legedia errespetatuta. Eusko Jaurlaritzari eskaera bera egin dio Gipuzkoa, Bizkai eta Arabara heltzen diren pertsona migrante eta errefuxiatuen harrera bermatzea duintasun, kalitate eta eskubideak bermatuta, existitzen diren babes sistemak erabilita neurri zehatzak inplementatuta pertsonen beharretara egokitutako harrera integralean aurrera pausuak emanez. Kalitatezko arreta bermatzeko galdegin dio, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta gizarte babeseko neurri espezializatuen aplikazio zehatzetan migrante eta errefuxiatuen behar espezifikoak kontuan hartzea. Euskal instituzioek hasitako lan koordinatua eta solidarioak jarraipena izan dezan eskatu du udalak bestalde, eta bere burua harrera udalerri bezala eskaini du. Azkenik, sentsibilizazio kanpainak aktiboki martxan jartzea eskatu du, “gorroto diskurtso xenofobo eta arrazisten aurka, horiek borrokatuz errepika ez daitezen bermatzeko”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.