Preso politikoen seme-alabek bizi duten errealitatearen gaineko erakusketa zabalduko dute Victor Hugon.
Sarek antolatuta
Motxila etorkizunez bete erakusketa inauguratuko dute bihar (hilak 20) Donibaneko Victor Hugo etxean. 18:30ean izango da zabaltze ekitaldia.
Erakusketak euskal preso politikoen seme-alabek bizi duten errealitatea ezagutarazi nahi du, eta horretarako, Sarek erakusketarekin paraleloan beste hainbat ekitaldi antolatu ditu, guztiak San Joan jaiak bitartean.
Erakusketaren ordutegia:
- Lan egunetan: 18:00etatik 20:00etara.
- Asteburuan: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara.
Egitaraua:
Osteguna, hilak 21:
- 18:30: Ipuin kontalariak.
Hilak 25, astelehena:
- 18:30: Hitzaldia. ‘Motxiladun umeak’. Hizlariak: Iñaki Barrutia psikologoa eta Oihana Mujika, motxiladun haur baten ama.