Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bebe, Nneka, Esne Beltza eta 47 Soul, Atlantikaldiaren kartelburu

Atlantikaldiaren bosgarren aldia aurkeztu dute gaur. Jaialdia erabat errotuta, kalitate goreneko musika eskaintzarekin dator aurtengoa ere, kultur aniztasunari helduta, baita sorkuntzari ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/20
Collar, Mendoza eta Landa Atlantikaldiaren aurkezpenean.

Collar, Mendoza eta Landa Atlantikaldiaren aurkezpenean.

Atlantikaldia  Kultur Topagune eta Musika Jaialdiaren bosgarren aldiaren kartelburuen izenak jakinarazi dituzte gaur Julen Mendoza alkateak, Ion Collar Kultura zinegotziak eta Laura Landa jaialdiaren zuzendariak. Bebe, Nneka, Esne Beltza eta 47 Soul taldeak arituko dira irailaren 20tik 23ra Agirre Lehendakariaren plazako agertoki nagusian. Gaur egin dute Atlantikaldiaren aurtengo ekinaldiaren lehen aurkezpena, eta kartelburuek jaialdiak kalitatearen aldeko apustua egiten jarraitzen duela nabarmen utzi dute. Itsas korronteak da aurtengo goiburua, eta bosgarren aldia berritasunekin heldu da. Kartel berria izango du, itsas korronteen ondorio dela esan du Mendozak, “Daniela Garreton artista txiletarra da, Atlantikoaren bestaldetik datorrena, baina une honetan Donostian bizi dena”. Kultur topagune eta musika jaialdia dela Atlantikaldia, baina sorkuntzarako eremua ere badela nabarmendu du, “sorkuntza bultzatzea bilatzen du, artista ezberdinen topaleku da eta artista horien artean gauza berriak sortzea ere bultzatzen du. Kultur ezberdinen topaleku izatetik harago sorkuntza espresio ezberdinen batuketa izatea du helburu, mestizajea bilatzen du. Mestizaje horrek, badu zerikusia Atlantikoaren beste aldean dauden kultura horiekin guztiekin, baita Atlantikoa gurutzatu gabe, hemen bertan ditugun kultura guzti horiekin ere”. Errenteria herri anitza dela erantsi du Mendozak eta horren adierazle, udalerrian  dauden 80 kultur komunitateak aipatu ditu, “komunitate horiek barnebiltzen dituen jaialdia ere bada Atlantikaldia”. Atlantikaldiak Errenteria-Oreretaren izaerarekin bat datozen balioak barne hartzen dituela nabarmendu du bestalde, Collarrek: “parte hartzea, herritarrek eta herritarrentzat egindako jaialdia da, eta elkarbizitza baita hizkuntza eta kulturen artekoa ere, errazten duen topagunea da. Elkarrizketa eta elkarlana sustatzen du jaialdiak”. Herritarrei egin die aipamena, eta azken horiek ematen diotela nortasuna jaialdiari nabarmendu du, “parte hartzea ezinbestekoa da, beraiek sortzen  baitute kultur programaren funtsa”. Horren erakuslea da jaialdirako Errenteriako Udalak jaso duen proposamen zaparrada. Horretan ari dira oraintxe, programa osatzen, 70 ekintza izango dituen kalitatezko egitarau zabal eta aberatsa egi bihurtzeko. Horren harira, eskerrak eman dizkie eragile guztiei egindako proposamenengatik. Tartean, musika emanaldiak, erakustaldiak, dantza ikuskizunak, gastronomia ardatz duten jarduerak, kirola, tailerrak, eta kaleko artearekin lotutakoak daude. Pozik azaldu da Landa aurreko urteetan bezala, musika programazioa “mimo handiz” landu dutelako aurten ere, eta kalitatezko eskaintza  anitza izango delako jaialdiaren barruan. Irailaren 21ean, 47 Soul  Palestinako taldea arituko da . Beraien tradizioetan oinarritutako musika fusionatua entzuteko aukera izango da. Egun berean Esne Beltza arituko da Agirre Lehendakaria plazako agertokian. Irailaren 22an, larunbata, bi emakume indartsu izango dira agertoki nagusiko oholtza gainean, Nneka eta Bebe. Horiekin batera musika egonaldiak antolatuko ditu aurten ere Atlantikaldiak, bertako eta kanpoko abeslariekin, eta bat nabarmendu du Landak, Manez eta Kobreak eta Sertanilia taldeen egonaldi artistikoaren uzta oholtza nagusira eramango dute irailaren 20an, ostegunarekin. Manez eta kobreak talde berria da, eta Kalakan taldeko Thierry Biscary kide ohia da gidaria. Musika tradizionala soinu berritzaileekin eta doinu gogoraerrazen bizitasunarekin nahasten ditu taldeak. Sertanilia Brasildik dator, eta 2010 urtean sortu zuten taldeak Sertao badiako kultura anitzetan inspiratutako musika unibertsala eskaintzen du. Tradizioa berreskuratuta, Portugal, eta Galizia iparraldeko landa eremuetako trobalarien musikara hurbilketa da bere musika. Bi taldeen egonaldiak, kontzertu bakarra entzuteko aukera emango du, berariaz, Atlantikaldirako sortutako emanaldia. Kartel buruak honakoak, baina ez dira Atlantikaldian arituko diren bakarrak, datozen asteetan egitaraua osatuko duten musika emanaldien berri ematen jarraituko du udalak. Atzerako kontaketa hasi du Atlantikaldiaren bosgarren aldiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.