Errefuxiatuen drama antzokira
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da gaur eta Pasaiako Udalak antzerki bidez jorratu nahi izan du gaia, 'La muerte de los otros' antzezlana Zirizara ekarrita.
Pasaiako Udalak Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari antzezlan baten bidez egin dio keinu aurten. Moon Produkzioak-en Las muertes de los otros programatu du ostiralerako, 20:00etatik aurrera, Trintxerpeko Ziriza etxean. Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, Zirizan bertan, ikuskizun hasi baino lehen.
Soinu ikuskizun bat da La muerte de los otros, irrati frekuentzia bidez transmititzen dena, aurrez grabatutakoak eta zuzenekoak uztartuz. Siriar errefuxiatu baten historia biltzen du, eta ikusleek protagonistaren gogoetak eta bizipenak ezagutuko dituzte, aurrez grabatuta batzuetan, eta aldi berean, emakume aktorearen ahotsa zuzenean eskainita.
Ez da ohiko antzerki-ikuskizun bat, irrati-antzerkiaren eta eszenako konposizio plastiko eta zinema-konposizioen arteko nahaste bat” baizik. Formatu berritzaileak ikusleekiko konplizitatea erabat beharrezkoa du, eta era berean, antzerkia bizitzeko eta sentitzeko bestelako modu bat eskaintzen dio ikusleari.