Pirinioetara irteera antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak uztailaren 7 eta 8an.
Pirinioetara bi eguneko irteera egingo du Urdaburuk uztailean.
Pirinioetara irteera antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak uztailaren 7 eta 8an. Izena eman nahi dutenek elkartearen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordu beretan, edota
formularioa bete. Plaza kopurua 30 lagunera mugatua dago, eta irteerak 75 euro balio ditu autobusa, aterpea, afaria eta gosaria barne.
Lehenengo egunean, Port de la Bonaigua, Saboredo aterpea, Port de Ratera eta Amitges aterpea igaroko dituzte. Bigarrenean, berriz, Amitges aterpea, Col d’ amitges, Pioc s’ Amitges, Mataro aterpea eta Port de Bonaigua izango da ibilbidea.
Bi eguneko zeharkaldirako motxila eta materiala eraman beharko dute irteeran parte hartzen dutenek, Amitgeseko aterpean lo egingo dute, eta maindirea eta zaku arina eraman beharko dituzte. Autobusa uztailaren 7an (larunbata) 06:30ean irtengo da Zumardiko geltokitik eta 06:35ean Lintzirinen geldituko da.