Asteburuan trafikorako itxita egongo Donibaneko alde zaharra
Sanjoanak ospatuko dituzte datozen egunotan
Sanjoanak ospatuko dituzte asteburuan Pasai Donibanen, eta festek eragina izango dute trafikoan.
Udalak iragarri duenez, alde zaharra itxi egingo dute era guztietako ibilgailuentzat ondoren zehazten den ordutegietan:
- Hilak 22, ostirala: 20:00etatik aurrera.
- Hilak 23, larunbata: 11:0etik aurrera.
- Hilak 24, igandea: egun osoan zehar.
