Beste zortzi kiderekin batera gidatuko du arrosen eskubaloi taldea datozen lau urtetan.
Zuzendaritza berritzeko prozesua bukatu berri du Donibane Eskubaloiak eta taldeko iturriek jakinarazi dutenez Jesus Marcos izango da arrosen presidentea datozen lau urtetan. Senior taldearen delegatua izan da orain arte Marcos, eta berari zor zaio eskubaloia plazara itzultzeko azken bi urtetan egindako ahalegina.
Kike Figueroaren lekukoa hartu du Marcosek. Figueroa, Jose Mari Legorburu ‘Lexo’-rekin batera klubaren sortzailea izan zen. 26 urte eman dituzte biek taldearen gidaritzan. Horregatik, klubaren hurrengo batzar orokorrena ohorezko presidente izenda daitezen proposatuko duela iragarri du Marcosek, presidente izendatu berriaren iritziz “haiek direla klubak izan ditzakeen arduradunik onenak”.
Marcosek aditzera eman duenez, ilusio handiz ekingo dio erronka berriari. Klubaren egitura hobetzen ahaleginduko dela agindu da “sanjuandarrak harro senti daitezen”, eta horretarako herri bizitzan txartatzea ezinbestekotzat jo du.
Zortzi kide bildu ditu Markosek zuzendaritza berrira. “Lantalderik onean dut gure proiektu guztiak aurrera ateratzeko”, adierazi du eta kirol emaitzen gainetik, klubeko kideak eta herri bera daudela ohartarazi du.