Beti Ona Real Sociedad taldearekin neurtu zen Fernando Nin I. Oroitaldiaren finalean: 3-1 emaitzarekin irabazi zuten azken partida errenteriarrek

Beti Onako gaztetxoak, irabazlearen garaikurrarekin.
Beti Ona futbol taldeko benjaminek garaipen handia lortu zuten larunbatean Donostian jokatu zen Ferando Nin I. Oroitaldian. Orotara, maila horretako hamar taldek jokatu zuten txapelketan. Felix Garin zelaian jokatu zen lehia (San Inazio ikastetxean dago).
Egunean zehar sailkatze partidak jokatu zituzten gaztetxo errenteriarrek, finalera iritsi arte. Azken partidan, finalean, nor eta Real Sociedad taldea 3-1 emaitzarekin gainditu zuten.
Pozarren itzuli ziren herrira futbolariak.