Sanjuandarrek ia 14 segundoko aldea ateri diote Oriori.
Hibaikarekin izandako istripuarengatik ez zuten ETE Ligako lehen estropada irabazterik lortu, baina atzo bai, atzo ez zien garaipenak ihes egin, eta honenbestez denboraldiko lehen bandera ekarri dute herrira Batelerek.
Azkarrenak izan ziren Donibane Lohizunen lehiatutako estropada ez puntuagarrian, eta nagusitasun osoz irabazi zioten Oriori, ia hamalau segundoko aldea aterata.
Hirugarren izan ziren Arraun Lagunak-eko neskak, eta laugarren Hondarribikoak. Hibaika, berriz, seigarren izan zen, Deusturen atzetik.
Gorriz azpimarratutako datak, hala ere, datorren asteburuan heldu dira. Euskotren Ligarako sailkapen estropadak jokoan, lau txarteletatik bat eskuratzeko lehia bizia espero daiteke.
Batelerek, Ligako iazko irabazleak izanik, plaza bermatuta dute, baina oso bestelako egoeran daude, besteak beste, Hibaika eta Hondarribia.
Bizkaian lehiatuko dira sailkapen estropadak, larunbatekoa Sestaok antolatuta eta igandekoa, Petronor Bandera, Zierbenaren eskutik.
Sailkapena
KAE 1
Emakumeen estropadaren ondotik lehiatu zen, estropada eremu berean, KAE1 ligako bigarren estropada. Deustuk irabazi zuen, eta Getaria eta Lekeitiarra izan ziren bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
San Juan B ontzi, berriz, hamargarren postuan helmugaratu zen, eta azken tokian, Hibaikako mutilak.
‘Kalparra’ zortzigarren
KAE 2 ligako estropada Elantxoben lehiatu da. Getxok irabazi du XXXI.Elantxobeko Idar Taldeko Ikurriña, eta San Pedroko
Kalparra zortzigarren izan da, irabazletik 32 segundora.
Hondarribiko B ontzia seigarren izan da, Donostiarraren atzetik.
Sailkapena