[GALERIA] Haurrak izan dira San Joan Eguneko protagonistak
Barrutiko lehen festak bukatuta, santiagoak prestatzeko lanean hasiak dira Donibanen.
Barrutiko txikienak izan dira Donibaneko azken festa eguneko protagonista nagusiak. Atzo, San Joan Eguna, eguerdian danborradan irten ziren haurrak, eta arratsaldean ere haiena izan zen Santiago plaza. Jolasak, buruhandiak, eta txokolate jatea, dena haurrentzako propio prestatuta. Festei amaiera emateko, azkenik, dantzaldia izan zen plazan.
Ikus festetako galerian (behealdean) Migel Lujanbioren argazkiak eta san joan suaren bideoa.
Eta barrutiko lehen festei amaiera emanda, sanjuandarrak hasiak dira beren jai nagusien antolakuntzan. San Pantaleon Egunean sardina postua jarri nahi dute kuadrillentzat izen-emate epea, esaterako, zabalik dago jada. Uztailaren 10era arteko epea dute kuadrillek udaletxeko erregistro nagusira jo eta han eskaera egiteko.
Postua jartzeko eskaeran ondorengo datuak zehaztu behar dira:
- Eskatzailea nor den.
- Postuaren kokaleku zehatza.
- Zer material behar duten.
- Zenbat sardina kaxa behar dituzten.
- Eta zenbat ikatz zaku.
