'Lanbro beltza' lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburuk
Iñigo Legorburuk Plentziako Lanbro Beltza lehiaketa irabazi du euskara sailean Logikoki eta emeki lanarekin.
Iñigo Legorburuk Plentziako Lanbro Beltza lehiaketa irabazi du euskara sailean Logikoki eta emeki lanarekin. Genero beltza lantzen du lehiaketa horrek, eta Legorbururen lanean haurdunaldiaren osteko bizimodura ohitzea kostatzen zaion bikote bat da protagonista. Legorburuk 300 euroko saria jaso du, eta bere istorioa Calibre 38 aldizkariaren webgunean argitaratuko dute laster.
