Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako lehena
San Pedro eta San Juan bederatzigarren eta hamargarren sailkatu dira hurrenez hurren.
Bilboko IX.Banderarekin eman zaio hasiera aurten Eusko Label Ligari, eta Urdaibaik irabazi du bandera, ederki sufrituta baina merezimendu osoz. Atzetik, bi segundo eskasera, Hondarribia. Bizkaitarrentzat izan dira hirugarren eta laugarren postuak, Santurtzi eta Zierbenarentzat hurrenez hurren, eta oso estropada txukuna osatuta, bosgarren tokia Igor Makazagaren Donostiarrarentzat izan da. Orioren aurretik iritsi zen helmugara Donostiarra, segundo bateko errentarekin. San Pedro eta San Juanen arteko lehia bizia San Pedro bederatzigarren izan zen Bilbon eta hamargarren San Juan Koxtape, bien artean segundo bakarreko aldearekin. Bi traineru pasaitarrak Ligari eusteko helburua dute aurten, eta biak hiru ontzi nahi dituzte atzetik play-offak eta jaitsiera postuak libratzeko. Bilbon Tiran eta Kaiku utzi dituzte atzetik. Patroi Onenaren saria, Bilbon, San Pedroko Ander Etxegoienentzat idan da, eta honenbestez sailkapenaren buru jarri da, 3 punturekin.