'La niebla de sus ojos' nobela Xenpelar Etxean aurkeztuko du Errenterian jaio, eta egun Irunen bizi den idazleak.
Udane Garro bere lehen liburuaren aurkezpenean sinatzen. Argazkia: Oiartzo Batxilergo Ikastola
Udane Garro Iglesia idazle gazteak bigarren eleberria aurkeztuko du ostiralean Errenteria-Oreretan.
La niebla de sus ojos nobela Xenpelar Etxean aurkeztuko du Errenterian jaio, eta egun Irunen bizi den idazleak. Hiru lagunek etxola alokatu dute herri txiki batean, eta bidaia hutsa izan behar zuenak, erronka bilakatzen da idazle gaztearen bigarren liburuan.
Hemezortzi urte ditu Garrok, eta iaz argitaratu zuen lehen nobela,
Lil Murphi. Suspentse lana izan zuen aurrekoa. Aurkezpena 19:00etan hasiko da.