Bere twitter kontuaren bidez jakinarazi du Gipuzkoako alderdi popularrean baja eman duela eta arrazoia ere azaldu du.
Chema Herzog
Chema Herzogek Errenteriako Udalean PPko zinegotzi izan zena aurreko agintaldian alderdia utzi du. Bere twitter kontuaren bidez jakinarazi du Gipuzkoako alderdi popularrean baja eman duela eta arrazoia ere azaldu du.
ETAk hil zuen Manuel Zamarreño PPko zinegotziaren omenezko ekitaldiaren berri ez ziola inork eman, ezta gonbidatu ere esan du, “beraz lekuz kanpo aurkitzen naiz. Leialtasuna eta mespretxua beti simetrikoak”.
Herzogek, Zamarreñoren lekua hartu zuen Errenteriako Udalean ETAk hura hil ondoren.