Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteei alokairua ordaintzeko laguntza emango die udalak

Neurriarekin, 18 eta 30 urte arteko gazteen autonomia eta emantzipazioa sustatu nahi duela azaldu du udalak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2018/06/26
lezo

Alokairua ordaintzeko laguntza emango die gazteei udalak.

Gazteei alokairuaren ordaintzeko diru laguntzak emango dizkie udalak. Neurriarekin, 18 eta 30 urte arteko gazteen autonomia eta emantzipazioa sustatu nahi duela azaldu du udalak. Diruz lagunduko diren alokairu gastuak aurtengo urtarriletik abendura bitartekoak izango dira, eta diruz lagundu daitezkeen kontzeptutik kanpo gelditzen dira garaje eta komunitate zein administrazio gastuak, baita kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere. Laguntza urtebeterako eskaintzen da, eta gehienez, 250 eurokoa izango da hileko. Diru laguntza jasotzeko 18 eta 30 urte artekoak izan behar dute eskatzaileek, eta diru laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Onuraduraren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia loturarik izan, eta eskatzaileak, halaber, ezin du bere jabetzan etxebizitzarik izan. Amaitzeko, diru iturri erregularra izatea eskatzen du udalak, 28.000 eurokoa gehienez, eta bizikidetza unitatea pertsona batek baino gehiagok osatzen duten kasuan 39.000 eurokoa gehienez. Diru laguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru sarreren arabera ezarritako atal sistema batean oinarritzen dela azaldu du udalak, atal bakoitzari portzentai bat esleituz. Bizikidetza unitatea pertsona bakarrak osatzen duenean, 19.000 euro arteko diru sarrerak dituztenek 250 euro jasoko dituzte; 19.000,01 eta 21.000 euro artean, 200 euroko laguntza: 21.000,01 eta 23.0000 artean, 150 euroko laguntza; eta 23.000,01 eta 25.000 artean, 100 euroko laguntza. Bizikidetza unitatea pertsona batek baino gehiagok osatzen duenean, berriz, 26.000 euro arteko diru sarrerak dituztenek, 250 euro jasoko dituzte; 26.000,01 eta 30.000 artean, 200 euroko diru laguntza; 30.000,01 eta 33.000 euro artean, 150 euroko diru laguntza; eta 33.000,01 eta 39.000 euro artean, 100 euroko laguntza.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.