Julen Mendoza alkatea, Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia, eta Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hartuko dute parte 19:00etan Gurekin Auzo elkartearen egoitzan hasiko den auzo batzarrean.
Bihar Iztietan izango da auzo batzarra, Gurekin Auzo Elkartearen egoitzan 19:00etan hasita.
Auzo batzarren dinamikarekin jarraitzen du udalak auzotar guztiengana heltzeko, eta azken bi urteetan egindako lana azaltzearekin batera bizilagunen ekarpenak jasotzeko. Bihar, Iztietaren txanda izango da. Julen Mendoza alkatea, Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia, eta Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hartuko dute parte 19:00etan Gurekin Auzo elkartearen egoitzan hasiko den auzo batzarrean.
Orain arte, Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan, Agustinetan, Olibeten, Alabergan, Lartzabalen, Pontikan eta Erdigunean egin ditu batzarrak udalak, eta datorren astean Beraunen izango dira.