Sanpedrotarrak 1978. urtean alde egin zuen Pasaiatik; ostegunean agurtuko dute, Miarritzen.
Xabier Otazo Txakartegi iheslari ohia Donibane Lohizunen zendu da atzo, 58 urte zituela.
San Pedron jaioa, Otazok 1978. urtean alde egin zuen Pasaiatik eta 40 urte beranduago itzuli zen sorterrira.
Arrantzalea eta Sokoako langilea zen, eta Ziburun eta Donibane Lohizunen egin du bizimodua azken urteetan.
Ostegunean agurtuko dute, 08:30ean, Miarritzen. Sendiak gaur eta bihar hartuko ditu bisitak, Donibane Lohizuneko Landabour-eko ehorztetxean.