TOPAguneak luzatu du deialdia, LGTBIQ kolektiboen Harrotasun Egunarekin bat eginez.
San Pedron lehengo astean aritu ziren margotze lanetan, iaz lehenbizikoz margotutako zebrabidea berriztatzen.
Ostegunean (hilak 28) ospatzen da nazioartean LGTBI kolektiboen Harrotasun Eguna, eta datarekin bat eginez, Antxoko TOPAguneak barrutiko zebrabide bat koloreztatzeko deialdia plazaratu du
Pasai Antxon ere gai gara! lelopean.
Gure Zumardian elkartuko dira, 20:00etan, margotze lanak egiteko. Ondoren askaria izango da toki berean, eta azkenik
Arrakala dokumentalaren proiekzioa.
Aurreko astean San Pedron koloreztatu zuten zebrabide bat, han ere sexu askatasuna aldarri.