8-12 urte arteko haurrei begirako futbol txapelketa uztailaren 15ean egingo dute Koldo Mitxelena plazan.
Koldo Mitxelena plazan, bi zelai puzgarriak.
Errenteriako gizarte kultura eta kirol munduarekin lotura estua duen lagun talde batek II Madalenak Cup txapelketa antolatu du. 8-12 urte arteko haurrei begirako futbol txapelketa uztailaren 15ean egingo dute Koldo Mitxelena plazan, eta horretarako, kale futboleko bi zelai prestatuko dituzte, kontrol postua eta ebrtaratzen direnek gozatzeko beste hainbat elementu ere.
200 neska mutilek parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek, aurten, gainera, Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango dute txapelketa martxan jartzeko.