Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalak 'La Manada'ren behin behineko askatasuna gaitzetsi du aho batez

Premiazko mozio bat adostu dute talde politiko guztiek, Iruñeko bortxaketaren egileen askatasuna deitoratzeko.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/06/27
Ez zegoen gai zerrendan, baina premiaz txertatzea adostu zuten talde politiko denek, “gaiak jendartean eragin duen haserrea eta kezkak” bultzatuta. Pasaiako plenoak aho batez onartu du hilabeteko ohiko plenoan ‘La Manada’ izenez ezagunak behin behinean aske uzteko erabakia gaitzestea. “Larria” deritzote erabakiari udalean, eta hortik “gaiari buruz jarrera argia eta azkarra plazaratzeko” iniziatiba. Iruñeko iazko sanferminetan jazotakoa bortxaketa izan zela argi dute udalean talde politiko guztiek, eta horregatik maitasuna eta elkartasuna adierazi diote biktimari eta haren senitarteko eta ingurukoei. Horrez gain, “erabateko desadostasuna” agertu dute autoan jasotakoekin, eta autoa inpugnatzeko asmoa dutenei babesa erakutsi diete. Autoarekin “etsita eta haserre” agertu da udala, “erabakiak emakume guztiak babesik gabe” uzten dituela argudiatuta . “Sistemak ez ditu behar bezala babesten emakumeen bizitzak eta ez ditu emakumeen eskubideak bermatzen. Hau ez da justizia”, dio mozioak hirugarren puntuan. Bide beretik, emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatu eta Pasaiako Udalak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen ohartarazi dute, eta horregatik, mobilizazioekin bat egin eta horietan parte hartzera deitu dute. Azkenik, udalak berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka”. Francoren ohorezko alkate izendapena, bertan behera Bestela, sorpresa handirik gabeko plenoa izan zen atzokoa. Aho batez onartu zuten bestea, Francisco Francoren ohorezko alkate izendapena bertan behera uzteko diktamena. Pasaiak Ahal Du-ren ikerketa baten harira jakin da, orain gutxi, izendapena bazela eta indarrean jarraitzen zuela, eta aurreko pleno batean gaia denok batera lantzea erabaki zen. Atzo eraman zuten gaia plenora, aurrez adostuta, eta beraz, denen babesaz atera zen aurrera. Nabarmentzekoak, baita ere, plenoa amaitzear zela Izaskun Gomezek aipatutako hitzak. “Poza handia” agertu zuen alkateak Amaia Agirregabiria 3. graduan Martuteneko kartzelatik irten delako. “Inoiz gertatu behar ez zen amets gaizto honen ondotik, bere bizitzari normaltasunez berrekiteko aukera izatea espero dut”, adierazi zuen Gomezek, eta gaineratu “pleno honetan nire aipamena merezi duela uste dut”.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.