Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Agintaldiaren azken sei hilabeteen balorazioa egin du PSE-EE-k

Alderdi sozialistaren hilabete hauetako kudeaketaz mintzatu dira, eta gobernu taldeari "kudeaketa falta" egotzi diote.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/28

PSE-EEko Rodriguez eta Palencia gaurko agerraldian.

Agintaldiaren azken sei hilabetetako balantzea egin dute gaur Jose Angel Rodriguez, alderdi sozialistaren Errenteriako idazkari orokorrak, eta Isaac Palencia zinegotziak. Alderdi sozialistaren hilabete hauetako kudeaketaz mintzatu da lehenik Rodriguez eta Errenteria zein herritarren bizitza hobetze aldera hainbat proposamen egiten ari direla esan du: “Erakunde ezberdinetan ari diren alderdi sozialistako ordezkariei esker gure herria hobetuko duten proiektuetarako inbertsioak egingo dira”. Tokiko kudeaketa egiteaz gain, beste erakundeekin elkarlanean ari direla azaldu du Palenciak, “batez ere Eusko Jaurlaritzako edo foru aldundiko hainbat sailetan ari diren kide sozialistekin Errenterian egiten duten inbertsio publikoa babesten”. Horren harira, azken urtean egin diren inbertsiorik garrantzitsuenak nabarmendu ditu, eta besteak beste, aldundiko Kultura, Gazteria eta kirol sailaren 2.500.000 euroko inbertsioa aipatu du, “Lekuonaren proiektuak hartuko du zatirik handiena, 2.136.000 euro. Proiektu hau soilik guk defendatzen genuen, eta gaur egun alderdi guztiek babesten dute. Mugikortasun sailetik, berriz, herrian egin diren proiektu ugariren %80 finantzatu dute. Aurten, 839.000 euro inbertitu dira, eta proiekturik nagusienak Beraungo igogailuak, auzo bereko kultura etxea eta Alabergako bidegorria izan dira”. Laguntza horiei esker bestelako proiektuak ere egin direla erantsi du Palenciak, “agintaldi honetan Alabergako igogailuak, Alfontso XI kalea oinezkoentzat egitea, edo Torrekuaren egokitzapena. Ingurumen sailak ere egin du ekarpena, Iztietako kolektorea eta ponpaketa estazioa konpontzeko Añarbarekin elkarlanean. 2.200.000 euroko inbertsioa egin du horretarako aldundiak”. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailaren ekarpenari ere egin dio aipamena Palenciak, “Arramendin gazteentzako 51 etxebizitza dotazional egiten ari da eta 5.300.000 euroko inbertsioa egingo du horretarako”. Errenteriak hainbat arazoa dituela esan du bestalde, Rodriguezek, eta horiek “areagotzea” leporatu dio gobernu taldeari. Azken horri “kudeaketa falta” leporatu dio: “Arazo gehien sortzen duen gaia aparkamendua eta trafikoa da, ez zaio irtenbidea eman gaiari, kontrakoa, aparkaleku plazak murriztu egin ditu gobernu taldeak, eta auzoak gainezka daude. Bi agintaldi kudeatu ondoren, hegoaldeko ingurabidea ez dute egin, eta Pontika edo Olibeteko aparkalekuak ere ez ditu egin, nahiz eta horretarako konpromisoa hartu zuen”. TAO zerbitzuaren publifikazioari ere egin dio tartea Rodriguezek: “Garesti atera dakioke udalari auzitegiak lehen instantzian emandako ebazpenak berresten baditu. 600.000 euro baino gehiago ordaindu beharko du eta 12 langile kalean utziko ditu”. Errenteriaren garbitasuna eta erakargarritasuna kolokan jarri du, gainera, “kale, parke eta fatxaden garbitasun eza nabarmena da, nahiz eta gure alderdiak askotan salatu duen hori. Hiri mantenuarekin beste hainbeste gertatzen da, apurtutako mobiliarioa ez delako aldatzen, puntu ilunak ez direlako ezabatzen, edo bide seinaleak ez direlako margotzen”. Etxebizitza eskaerak gora egin duela esan du, bestalde: “Une honetan 2.000 eskaera daude eta horietatik 1.500 alokairu sozialaren eskatzaile dira Alokabidek emandako datuen arabera. Datua ikusita, alkateari eskatu diogu Eusko Jaurlaritzarekin eta promozio pribatuekin elkarlanean aritzeko eskaera horri erantzun ahal izateko. EH Bildu eta Errenteria Irabazizen etxebizitza politika nulua da”. Gizarte zerbitzuen kudeaketaz ere aritu da, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari konpromisoak ez betetzea egotzi dio: “Larrialdi laguntzak murrizten saiatu da, eta gure alderdiaren kritikei esker ez zuen halakorik egin”. Gazteen Informazio Bulegoa “itzaltzen” uztea ere leporatu dio Gobernu taldeari Rodriguezek. Ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzeko beste alderdiekin elkarlanean aritu direla esan du, azkenik, Rodriguezek. Elkarlanerako prest azaldu da, “errespetutik, parte hartzetik, eta gardentasunez egiten duten alderdiekin. Alkatetzan izan ginen bitartean Errenteria irauli genuen eta berriz ere egin dezakegu, egiten dakigulako eta horretarako prest gaudelako”. Gaurko agerraldian egin duen balantzea aldizkari batean bildu du alderdi sozialistak, eta Rodriguezek azaldu duenez, 18.000 ale banatuko dira datozen egunetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.