Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxoko sanferminen atariko asteburuan, pala eta krosa

Pala txapelketako finalak larunbatean jokatuko dira, gizonena eta emakumeena. Lore Txorta elkartearen krosa igandean da, 11:00etan hasita.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2018/06/28
antxo.krosa

Iazko Antxoko San Fermin krosaren irteera.

Hurbiltzen ari dira Antxoko sanferminak, uztailaren 4tik 8ra dira. Pasaiako beste barrutietan ere ari dira jai giroan, esaterako San Pedron. Antxon, ordea, jaiei harrera egiteko kirola izango dute menu nagusi: etzi (larunbata) Axular kafetegiak antolatzen duen pala txapelketako finalak jokatuko dira (3. eta 4. postuetarako lehiak bihar dira), eta igandean San Fermin Jaietako Krosa izango da, Lore Txorta elkartearen eskutik. Pala lehiak bukatzear dira. Astearte eta asteazken artean jokatu dira finalerdiak. Emakumeetan finalera iritsi diren bikoteak Susi-Laura eta Ane-Nerea izan dira; larunbateko 11:00etan jokatuko da final hori, Ibaiondo pilotalekuan. 3. eta 4. postuetarako lehia bihar (ostirala) arratsaldean da, eta Edurne-Ana eta Maitane-Nora bikoteek jokatuko dute. Gizonetan, berriz, finala larunbateko 12:00etan hasiko da. Bertara iritsi diren bikoteak Mikel-Aitor eta Alberdi-Arru dira; ostiraleko 3. eta 4. postuetarako partidan Javi-Iñaki eta Iribar-Yanci bikoteak izango dira. Larunbateko finalak jokatu ondoren, bazkaria egingo dute partaideek Axular plazan. Krosa Lore Txorta elkartearen sanferminetako krosa Antxoko jaien atariko klasikoa da, eta aldi berean, Gipuzkoako krosen zirkuituko zaharrenetakoa. Igandean da, 11:00etan hasita. 7 kilometroko ibilbidea izango du, barrutiari hainbat bira emanez. Irteera eta helmuga Zumalakarregi kalean izango dira, Lore Txorta elkartearen parean. Maila bakoitzeko lehenek saria jasoko dute, baita maila bakoitzean hoberen ibiliko diren herriko korrikalariek ere. Aldez aurretiko izen ematea zabalik dago, Herrikrosa plataformaren webgunean, 7 euroan. Ostiral gauerdira arte eman daiteke aldez aurretik izena. Egunean bertan, igandean, badago izena emateko aukera proba hasi aurretik baino 30 minutu lehenagora arte (10:30ak arte). Kasu horretan, 10 euro ordaindu beharko dituzte partaideek. Proba nagusiko datuak dira aurrekoak, 16 urtetik gorakoena. Haur eta gazteentzako lasterketak ere badaude. Sari banaketa lasterketa bukatzerakoan egingo da, Gure Zumardia plazako oholtzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.