Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinen Mahaiarik ezean, Lezon Ondo Ai Ginenek jakinarazi ditu herritarren kexak

Gaia lantzeko foro egokirik ezean, herritarrek helarazitako kexei tartea eman nahi die Lezon Ondo ai Ginenek, eta prentsaren bidez publiko egitea erabaki du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2018/06/28

Kontrolik ezdagoela salatu du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak. Argazkia: Lezon Ondo Ai Ginen

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak hiru alditan eskatu du dagoeneko Jesus Maria Martiarena alkatetzara heldu zenetik Hondakinen Mahaia osatzeko. Udal gobernua, teknikoak eta herritarrok osatuko lukete mahai hori. beste askotan proposamen zehatzak egin dituela taldeak hondakinen bilketaren eta birziklatzearen inguruan gaineratu du taldeak. Eskaera horiek guztiak modu ofizialean egin dituela, udal erregistroaren bidez, nabarmenduta, udalak idatziz bitan ukatu diela mahaia osatzea azaldu dute. Gaia lantzeko foro egokirik ezean, herritarrek helarazitako kexei tartea eman nahi die Lezon Ondo ai Ginenek, eta horrenbestez prentsaren bidez publiko egitea erabaki dute. Askotariko kexak bildu ditu Lezoko taldeak, horien artean, herrian zehar kontrolik gabeko eta irekiak dauden gero eta edukiontzi gehiago daudela, “horietan gainera, hondakina gutziz nahastuta azaltzen dela, eta gutxienez horrelako sei gune aipatu dizkigute”. Pertsona heldu ugariren kexak ere jaso ditu taldeak, batez ere Alde Zaharrean bizi direnenak, “sistema berriarekin urrutiago dituztelako edukiontziak. Hondakinak ontzietan sartzeko arazoak dituztela esan digute beste askok, bereziki bakarrik bizi edo arazo fisikoren bat dutenek, eta horren aurrean, lurrean uztea erabakitzen dutela askotan”. Saltoki eta tabernetatik ere jaso dituzte kexak, “sistema berriarekin, organikoa izan ezik, beste hondakinak kantitate handian garraiatu behar dituztelako edukiontzietara , eta gainera, horietan sartzeko benetako arazoak dituztelako”. Aurreko sistemarekin hondakin guztiak sailkatuta biltzen zirela komertzio guztietan gogorarazi du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak. Edukiontziak zikinak eta usainarekin daudela,  txipa duten edukiontzietan pilak amaitu egiten direla eta askotan hondakina lurrean utzi behar izaten dutela, edota San Markos Mankomunitateko kamioek hondakinak lurrera bota eta ez jasotzearen gaineko kexak ere jaso ditu taldeak. Landa eremuko bizlagunak ere kexu dira, “Lehen hondakina etxe aurrean biltzen zitzaien, eta gaur egun dezente mugitu behar dute. Gainera, landa eremuko edukiontziak oso zikin eta nahastutako hondakin ugari izaten dute, Errekalde eta Goiko bailaran adibidez”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.