[GALERIA eta BIDEOAK] Egun handian txikiak nagusi
Beroak estutu duen arren, gogotsu eutsi diote txikiek Iñudeen eta Artzaien konpartsari
Egun handia da gaurkoa sanpedrotarrentzat, eta goiz goizetik igarri da kaleetan. Helduenak mezan elkartu dira goizean, eta guraso eta haurrak, berriz, Iñudeen eta Artzainen desfilean.
Eguzkiak gogotik berotu duen arren, txintxo-txintxo eutsi diote gehienek desfileari, frontoia arteko azken ikuskizunari, gogotsu dantzan.
Orain, otordu luze eta oparoetan bilduta indarrak berreskuratu, zorionekoenek siesta txikia egin, eta arratsaldean berriro ere hartuko dituzte kaleak, festekin gozatzen jarraitzeko, nahi izanez gero, ordu txikiak arte. Non galdu ez da faltako.
Egitaraua
