Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Laurentzako tokia baino ez

Bihar eta etzi jokatuko dituzte Euskotren Ligako sailkatze kanporaketak. San Juan barruan, Hibaika eta Hondarribia hiru postuetako bat lortzen saiatuko dira.

asier perez-karkamo
Errenteria-Orereta,Pasaia
2018/06/29

San Juango bateleren ontzia barruan, Hibaika eta Pasaia Eusko Tren Ligan sartzen saiatuko dira.

Iritsi da egutegian seinalatutako asteburua. Bihar Sestaon (18:00) eta etzi Zierbenan (12:00) erabakiko da udaran zein lau traineru lehiatuko diren Euskotren Ligan. Bat dagoeneko ezaguna da, San Juango batelerena, iazko txapelketa irabazteagatik automatikoki sailkatuta baitaude arrosak. Beste hiru postu daude jokoan, eta hautagai asko, horien artean Hibaika eta Hondarribia, batez ere azken hauek. Hiru postu daude jokoan. Badirudi Orio koska bat aurretik dagoela, eta postuetako bat beretzat izango dela. Beste bi postuetarako hautagai nagusiak Donostia Arraun, Deustu, Donostiarra eta Hondarribia dira; laurek erakutsi dute egun ona izanez gero lehen lauren artean sailkatzeko gai direla. Hondarribia Arraunek lortuko balu, lehen aldiz ariko lirateke berdeak Euskotren Ligan. Meritu handiko lorpena litzateke, kontuan izanik iaz ezin izan zirela uretaratu, emakume faltagatik. Aukera errealak dituzte berdeek, Emakumeen Traineruen Elkarteko (ETE) orain arteko bi proba ez puntuagarrietan 5. (Portugaleten, kale txarretik), eta 4. (Donibane Lohizunen) izan baitira. Aste honetan Bertako Igogailuak babeslearekin akordio sinatu dute hondarribiarrek, eta Euskotren Ligarako sailkatuaz berretsi nahiko dute. Hibaikako oreretarrak ez daude aurreko urteetako egoeran, taldea goitik behera berritu dutelako aurten, harrobiko gazteekin. Sailkatuko balira ezusteko itzela litzateke, orain arte 4.etik oso urruti ibili baitira. Mutilen lau estropada Erabakiorrenak neskenak diren arren, mutilak ere uretaratuko dira asteburuan. Eusko Label Ligako ontziak eremu berberetan lehiatuko dira, Sestaon bihar eta Zierbenan etzi, nesken sailkatze proben ondoren. Oarso Bidasoko traineruei dagokionez, Hondarribia banderaren bila aterako da, ohorezko txandan. Pasaiako bi eskifaiek hasierako laukotean bogatuko dute. KAE ligetan bi bandera zeuden aurreikusita etzirako, baina bakarra jokatuko da, Getariakoa, KAE1 Ligaren barruan. San Juan Bk eta Hibaikak lehen txandan bogatuko dute, pixkanaka-pixkanaka sailkapenean postuak igotzeko esperantzarekin. KAE2ko Sestaoko Bandera bertan behera geratu da, Iberia talde antolatzaileak ez dituelako estropada egiteko behar diren baimenak lortu. Hortaz, Hondarribiko eta San Pedroko B traineruek atseden izango dute asteburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.