[GALERIA eta BIDEOA] Harri orri ar... nork irabaziko?
Auzoen arteko desafioan ari dira gaur sanpedrotarrak
Torrekuak irabazi zuten iaz auzoen arteko lehen desafioa eta aurten, errebantxa hartu nahian dabiltza Salbiokoak, Goikoak eta Ongietorriyak, goizetik, jolas bihurrietan, haur gazte eta helduak, guztiak nahastuta, eta auzoko antolatuta.
Frontoian hasi dute festa, eta bero zapari aurre egiteko azken orduko hainbat aldaketa txertatu dituzte egitarauan. Hala, frontoian hasitako erronka, Torreatzen ziren bukatzekoak, ur jolasetan.
Antolakuntzatik, krema, eguzkitakoak eta bainujantziak jaisteko aholkua, eta Proisako orubean, “herri dutxa”rako aukera. Ura, jolas eta jolas artean, barra-barra.
Eta ekaitzak jo bitartean behintzat, ur jolasak nagusi izango dira gaur, egunez, sanpedroetan. 19:30erako kukaña txapelketa dago iragarrita.
Egitaraua
