Auzo batzarren azken hitzordua izango da etzi (asteazkena) Beraunen.
Beraun auzoan izango da azken auzo batzarra.
Auzo batzarren azken hitzordua izango da etzi (asteazkena) Beraunen. Auzo elkartean izango da batzarra 19:00etatik aurrera, eta Julen Mendoza alkatea, Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia, eta Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hartuko dute parte.
Azen bi urteetan egindakoaren kontu emango dute hirurek, eta bizilagunen ekarpenak ere bilduko dituzte.