Ahalik eta iritzi gehien bildu nahi dituzte eta herritarrak parte hartzera deitu dute.
Kitto. Bukatu dira festak. Atzora arte denak emanda aritu dira sanpedrotarrrak, kaleak hartuta, giro ezin hobean. Baina aurtengo jaiak bukatu dira jada.
Gaur indarra berreskuratzeko eguna dute, eta bihar festetako denak erabat itxi aurretik balorazioa egin nahi dute. Hori dela eta batzarrera deitu du jai batzordeak, bihar (uztailak 3), 19:30ean, alkateordetzan.
Festen gaineko iritziak jaso nahi dituzte, ahalik eta iritzi gehien, haur, gazte eta helduena, datorren urtekoak, ahal dela, jai hobeagokoa izan daitezen.