Asteburuan Euskotren Ligarako txartela ez du lortu Hibaikak eta horrenbestez, ETE Ligarekin konformatu beharko dute.
Hibaikak ez du lortu aurten Euskotren Ligarako sailkatzea.
Ezinezkoa izan du. Hibaikako emakumeek ez dute lortu Euskotren Ligarako txartela. Asteburuan Sestaon eta Zierbenan lehiatu diren estropadetan erabaki zen emakumeen arraunaren liga gorenean zeintzuk arituko diren. San Juango Batelerak, Orio, Hondarribia eta Arraun Lagunak.
ETE Ligarekin konformatu beharko du aurten Hibaikak. Urteetan gorenean arituta, aurten aldaketa handia izan du Madalen ontziak eta trainerua zintzilikatzekotan ere aritu zen taldea, arraunlari gehienek utzi zutelako. Azkenean ordea, lortu dute trainerua osatzea eta Hibaikako emakumeek aurten uretan jarraituko dute, liga gorenean izango ez bada ere. Orain arte erakutsi duten adorea eta lanerako grinarekin, ziur lortzen dutela gorenera itzultzea.